Maiatzaren 25a, ALDARRIKAPEN eguna

[2012/05/15]

ESAITek, Kataluniako CAT plataformarekin eta Galizako SIAREIRAS zaletu taldearekin, EAEako Legebiltzarrean, Nafarroa, Galizia eta Kataluniako Parlamentuan eta Madrilgo kongresuan, euskal herriko, galizako eta kataluniako selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko iniziatiba politiko batzuk aurkeztu ditu. Horrekin batera, 25ean Vicente Calderon futbol zelaian jokatuko den finalaren aurrean deialdi publiko bat egindu gaur Bilbon emandako prentsaurrean.

Ekainaren 23an, ANOETA estadioan E.H. ESLOVAKIA

[2012/05/11]

Ekainaren 23an ANOETAko estadion Euskal Herriak eta Eslovakia emakumezkoen selekzioen partidua jokatuko dute. Prentsaurrekoan esandakoa.
Esait, Euskal Herria Kirola eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jaialdi berezia antolatu dute “Hamaika gara” lelopean Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioak Eslovakiaren aurka jokatuko duen partida historikoa dela eta.

PRENTSAURREKOA

[2012/04/27]

1998ko ekainean Gasteizko Legebiltzarrean, EAJ, EA, HB eta EBen botoekin Euskadiko Kirol Legea onartu zen. ESAITel zerikusi handia izan zuen alderdien arteko adostasuna lortzen aritu zelako. Baina onartu ondoren, PPek Aznar buru zuela, errekurtsoa jartzea erabaki zuen eta hamalu urte ondoren Konstituzioanalak eman du bere ebazpena. Hori baloratzeko prentsaurrekoa eskainiko dugu Bilbon. Balorazio juridikoa egiteko Iñigo Santxo abokatuak hartu du parte eta etorkizunari begira ebazpenak zer ondorio ekarri dezaken balorazioa Pepe Turrillas eta Martxel Toledok egin dute.

OHARRA

[2012/03/15]

ABC punto radiok "cada mañana sale el sol" programan albiste gisa kaleratu zuen ESAITek maiatzaren 25ean Kopako finala dela eta orain arte Madrilen antolatu den anti-espaniar manifestazio handiena antolatzeko asmoa duela. Hori gezurtarazteko, hara hemen ABC irratira bidalitakoa:

Euskal Herriak merezi du!!

[2012/03/02]

Gaur ostirala, martxoak 2, Donostian prentsaurrekoa eskaini dugu. Bertan, Itziar, Itsaso, Egoitz, Pepe, Mikel eta Martxel egon dira . Euskal Herriko itzulia eta Donostiako klasikoaren inguruan sortutako egoeraren inguruan aritu gara. Hemen, esandakoa:  Eusko Jaurlaritzak Espainiako Itzulia Euskal Herrira ekartzea erabaki zuenean,  ESAITek erabakia kritikatzeaz gain, Gasteizko Gobernuak Euskal Herriarekiko diseinatutako kirol estrategia politikoak zekarren ondorioen arriskua nabarmendu zuen, alegia, Euskal Herriko proba garrantzitsuenak desagertzeko arriskua zegoela.

HITZALDIA GALLARTAN

[2012/01/17]

Gallartako kultur etxean otsailaren 7an, asteartea, ESAITek hitzaldi bat eskainiko du. Bertan Ritxi Mendiguren eta Egoitz Askaribar izango dira eta egungo marko juridikoan euskal selekzioen ofizialtasuna lortzea posible ote den eta horretarako egin beharreko ibilbidea eztabaidatzeaz gain, kirolariek eta elkarteek ze ekarpen egin dezaketen aipatuko dute. Hitzaldia arratsaldeko 7:30etan hasiko da eta doan izango da.

IRATIKO TOURRA 2012

[2012/01/11]

Iratiko Tourra/ Euskal Herriko IV. Zikloturista Itzulia martxan da. Aurten, EKAINAREN 30EAN eta UZTAILAREN 1EAN izango da. Gainerako xehetasunak laster izango dituzue ikusgai.

KOLOSALA izango da.

[2012/01/05]

Larunbatean Bilbon  "EGIN DEZAGUN URRATSA" lelopean antolatutako manifestazioan parte hartzera deitzen dugu bertan euskal preso politikoen eskubideak bermatzea, alegia, gaxo daudenak eta 3/4ak beteta dituzten presoak askatzea eta beste guztiak  hurbiltzea aldarrikatuko delako. Beraz, egin dezagun urratsa eta aldarrika dezagun euskal presoak etxera!!

EKLARTASUNA

[2012/01/04]

Abenduaren 28an antolatutako manifestazioan badirudi Klaus izena duen argazkilari bati eraso egin eta golpe batzuk eman zizkiotela. Lehenik eta behin, gure elkartasuna adierazi argazkilariari eta bide batez, erasoa salatu, horrelako jokabideak soberan daudelako. ESAITek ez badu ere ezer ikusteko gertatutakoarekin, barkamena eskatzen du publikoki. 

Mila esker guztioi.

[2011/12/29]

Bihotz biotzetik Bilbon EuskaL Herriko selekzioaren ofizialtasuna babesten egon zineten guztioi. Izugarrizko giroa egon zen goiz goizetik abiatuta Areatzan. Batetik, adiereazpen publikoan,  Alternatiba, Amaiur, Aralar, Batasuna, Bildu eta EAko ordezkaritza izan genuen bertan. Arratsalde parten egin zen manifestazioan berriz, bat beste, 10.000 pertsonatik gora hartu zuten parte. Egunean zehar berriz, izugarrizko giroa eta gendetza Areatza. Beraz, oso pozik gaude eta oso baikor baloratzen dugu "Indarrak Bilduz, OFIZIALTASUNA"  lelopean antolatutako egun osoko ekimena. Mila esker.

Orriak